XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakardadea lagundurik, lagundurik... nola?.

- Urdaiazpiko pixka bat badago, nahi? - Beno....

Salan afalduko dute. Haritzegurreko mahainguru batean, afaltzeko behar dutena ipiniz doaz.

Guztia, binaka, ogia ezik.

Plater bi, labanak, sardexkak, Kronenbourg lata parea, (oraingoz, nork ziurta dezake ez dutela mozkortzeko gogorik izanen...) eskuzapiak.

Arraultzak, urdaiazpikoa, gazta, fruta eta kafea barrura sartu dira.

Ogia eta garagardoaren laguntzarekin.

Musikaren presentzia aitzakitzat hartuz, deus ere esan gabe afaldu dute.

Beno, mekanikoki esaten diren hitz horiek salbu: pixkat gehiago? , pasa mesedez, onak daude... Bakoitza bere pentsamenduetan....

IN Lo nengoen. Lo.

Amets egin dut eta gogoratzen dut gainera. Arraroa.

Ez ditut behin ere gogoratzen eta....

Festa izugarri batean nengoen. Mozorroturik jendea.

Baziren printze eta printzesak, sorginak, txingote eta arlekinak, katuak, txoriyo eta pinpilipauxak... dantzan, biraka, farre algaraz.

Txanpaina zegoen ugari, beira finezko kopetan.

Deabruz jantzitako gizonak mirabe ziren.